Propietate koligatibo

Kimikan, propietate koligatiboak (koligatibo hitza etilmologiari erreparatuta co-elkartua, eta ligare-lotu latineko hitzetatik dator), disoluzio baten kontzentrazioaren menpe dauden propietateak dira, eta lurrun-presioaren beherakadatik deribatzen dira. Beherakada hori Raoult-en legeak azaltzen du, eta aipatutako propietate horiek, azken honen eraginez izandako izozte-puntuaren beherakada, irakite-puntuaren gorakada eta presio osmotikoa dira. Propietate koligatiboak soilik solutuaren kontzentrazioaren eta ez solutuaren izaeraren menpe dauden ezaugarriak dira, izatez, baieztapen hau disoluzio idealentzat bakarrik da baliogarria, baina gainerako disoluzioetan ere emaitza egokiak eta onargarriak ematen dituenez, onartutako hurbilketa dela kontsideratzen da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search